Bonuak oraindik 35 saltokitan daude erabilgarri, eta bertan egin ahal izango dituzte azken orduko erosketak horretarako zain egon diren herritarrek.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotzia baikor agertu da: "Sektorearekin batera lanean jarraituko dugu Sopelako tokiko merkataritza hobetzeko eta ikusgarriago egiteko".
Era berean, kanpainak hainbat sari banatu ditu tartean egindako zozketen bidez; hau da, irailaren 15ean hasita guztira 100 bonu banatu dira, eta azken zozketa handiak 1.200 euro utzi ditu herritarren artean, 50 euroko bonutan banatuta.
Kanpaina osoan zehar, aurrez aurreko laguntza eskaini da, zailtasun digitalak izan ditzaketenei bonuak eskuratzen laguntzeko. Toki Garapen sailak 9:00etatik 13:30era eskaintzen du zerbitzua, eta bertan eska daitezke inprimatutako bonuak, trukatzeko prest.