Sopelako Udalak ontzat jo du Barinatxeko dunak lehengoratzeko proposamena

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 15a

Barinatxeko hondartza. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udalak Barinatxeko hondartzan (La Salvaje) duna-sistema lehengoratzeko Itsasertz Mugarteak aurkeztu duen azken proposamenari oniritzia eman dio, Sopelako Udalagaz eta Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzagaz egindako elkarrizketen ondoren.

Neurriak bi helburu nagusi uztartu nahi ditu. Alde batetik, ingurune naturalaren babesa eta bestetik, hondartzaren segurtasuna. Arrapala mantentzea larrialdietako ibilgailuentzat eta sorospen-zerbitzuentzat bereziki garrantzitsua da, Barinatxek erabiltzaile ugari hartzen baititu urte osoan zehar.

Proiektuaren ardatz nagusia, hala ere, duna-kordoiaren berreskurapena da. Horretarako, dunaren gainean dauden elementu eraikiak kentzea aurreikusita dago, 350.000 euro inguruko inbertsioagaz. Honek hondartzaren babes naturala indartzea du helburu, klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko.

Bestalde, Sopelako Udalak iragarri du surf eskolekaz datozen egunetan harremanetan jarriko dela, proiektuaren eragina aztertzeko eta haien jarduera egoera berrira egokitzeko. Udalaren arabera, trantsizio horri aurre egiteko bitartekoak daude, eta zerbitzua normaltasunez eskaintzen jarraitzea du xede, betiere jarduera ekonomikoa eta lanpostuak arriskuan jarri barik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun