Planak eragin zuzena izango du udal-langileen egunerokoan. Besteak beste, hautaketa eta promozio prozesuak gardenagoak izatea aurreikusten du, prestakuntza-aukera berdinak bermatzea, soldata-arrakalari aurre egitea, lan-osasuna zaintzea eta lana zein bizitza pertsonala uztartzea erraztea. Hau da, Udalak diskriminaziorik gabeko lan-giroa eraiki gura du.
Udala langileen ordezkaritza sindikalagaz batera landu eta adostu du dokumentua, Udalaren barne-funtzionamenduari buruzko berdintasun-diagnostikoa egin eta gero. Hori dela medio, plana udaleko langile orori ezarriko zaie.
Onartutako neurriak lau urtez egongo dira indarrean, 2025eko abenduaren 5etik 2029ko abenduaren 4ra arte. Gainera, Udalak sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako protokoloa ere onartu du, lan-esparru seguruak bermatzeko eta errespetuan oinarritutako harremanak sustatzeko bidean.