Kurtzio Kultur Etxea itxita egongo da urtarrilaren 7ra arte

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 5a

Kurtzio Kultur Etxea, artxiboko irudian.

Berogailu sisteman izandako matxura baten ondorioz, Kurtzio Kultur Etxea itxita egongo da urtarrilaren 7ra arte. Neurria instalazioen funtzionamendu egokia eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hartu da.

 

Sopelako Udalak adierazi duenez, konponketa lanak martxan daude, eta zerbitzua ahalik eta lasterren berriz irekitzeko asmoa dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun