Lehiaketan parte hartu gura duten establezimenduek urtarrilaren 13tik 27ra eman ahal izango dute izena. Otsailaren 6tik 15era bitartean, herritarrek lokalak bisitatu eta dekorazio gustukoenari botoa eman ahal izango diote, lokal bakoitzean egongo den QR kode baten bidez.

Publikoaren iritziaz gain, epaimahai profesional batek ere baloratuko ditu proposamenak, dekorazioen originaltasuna, estetika eta koherentzia kontuan hartuta. Guztira, hiru sari nagusi banatuko dira: epaimahaiaren arabera onenak diren bi establezimenduek 295 eta 150 euro jasoko dituzte, eta herritarren boto gehien jasotzen duenak, beste 295 euro. Gainera, botoa eman dutenen artean 45 euroko sei erosketa-txartel zozketatuko dira.
Udalak azaldu du ekimen hau Hiri Ekonomia Bultzatzeko 2026-2030 Planaren barruan kokatzen dela, eta beste hainbat jarduerakaz lotuta dagoela; besteak beste, Sopela Gustora pintxo lehiaketagaz edo Sopela Garatu dirulaguntzekaz. Xedea tokiko ostalaritza ikusarazi, herritarrak kalez kale ibiltzera gonbidatu eta Sopelan Inauterietako giroa sortzea da.
Lehiaketaren oinarriak datozen egunetan argitaratuko dira Udalaren webgunean, eta gehiago jakin gura izatekotan, Toki Garapen saila prest dago zalantzak argitzeko.