Lehiaketa edozein jazz estilotako taldeei zuzenduta dago, betiere taldekide guztiek gehienez 30 urte badituzte (2026an betetzekoak). Hautaketa prozesuaren ostean, lau talde izango dira finalean arituko direnak: jazzaldiaren lehen lau egunetan joko dute, eta talde irabazleak azken egunean berriz ere oholtzara igoko da.
Sariei dagokienez, talde irabazleak 4.900 euroko saria jasoko du eta zuzeneko disko bat grabatzeko aukera izango du. Bigarren sailkatuak 1.900 euro eskuratuko ditu, eta bakarlari onenak, ordea, 950 euro. Gainera, finalean aukeratutako lau taldeek dietak jasoko dituzte (besteak beste, bidai eta egile-eskubideetarako), eta egonaldia antolatzaileen kontura izango da.
Ohikoa denez, lehiaketako irabazleek nazioarteko jauzia egiteko aukera ere izango dute, Lovainako B-Jazz eta Eivissako Jazz Jaialdian jotzeko, Getxoko Jazzaldiak jaialdi horiekaz duen lankidetza-hitzarmenari esker.
Deialdiari eta izen-emate prozesuari buruzko informazio guztia Getxo Kulturaren webgunean dago eskuragarri.