Testuinguru horretan, Uribe Kostako GKS-k bariku honetan, urtarrilaren 16an, ekitaldi oparoa antolatu du Larrabasterrako Auzotxean, manifestazioaren eduki politikoan sakontzeko eta mobilizaziorako deia indartzeko helburuagaz.

Egitaraua 17:45ean hasiko da "Atzo, gaur eta beti faxismoaren aurka" izeneko mahai-inguruagaz. Bertan, aurreko ziklo politikoetako militante ezberdinek faxismoaren aurkako borrokaren errepaso historikoa egingo dute, ikuspegi desberdinak mahai gainean jarriz.
Ondoren, bi kontzertu izango dira: Ezkerraldeko Vazkez musikariak eta eskualdeko Articulo 30 taldeak joko dute. Ekitaldia borobiltzeko, Berangoko Zaharren Etxean DJ Txarrak ariko dira, gauari amaiera musikaz eta giroz emanez.
Uribe Kostako GKS-k eskualdeko gazteak ekitaldian parte hartzera eta urtarrilaren 31ko mobilizazioetan aktiboki inplikatzera animatu gura ditu, faxismoaren aurkako borrokan aritzeko deia zabalduz.