2026/01/18 18:00

Umeentzako jarduerak

Antzerkia: "Agur Peter Pan"

Antzerkia: "Agur Peter Pan"
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Mariak, irudimen handiko neskatoak, maite ditu aitonak azaltzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak, eta harekin ematen du arratsaldero Peter Pan izatera jolasten. Baina, gau batean, ume galduek Sekula Betiko Lurraldera eramango dute Maria beren gelatik, eta orduantxe biziko dituzte abenturak lehen pertsonan. Piratak, Txilintxo, indiarrak eta James Matthew Barrie-k idatzi zuen iruditeria bere errealitatearen parte bihurtuko dira.

Oso istorio samurra da, eta bertan gaur egungo errealitate bat islatzen da: haurren eta aitona-amonen arteko lotura, eta, gainera, gurasoek familia-harreman berri horiek kudeatzeko modua. Txotxongilo eta aktoreen ikuskizuna, sentibera eta dibertigarria, une oro txikien eta handien konplizitatea bilatuko duena lehen unetik liluratuko zaituen eszenaratze batekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun