NININI Antton Telleriaren bigarren komedia da. Nekatutaken arrakastaren ondoren, agertokietara itzuliko da, baina argi utzi nahi du ikuskizun honek ez duela aurrekoarekin zerikusirik. Ikuskizun hau desberdina da. Okerrago, hain zuzen ere.
NININI egolatriaren oda bat da, Anttonek etengabe hitz egiten baitu bere buruaz, baina baita zintzotasun-ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egiten da. Metaforikoki bakarrik, guztiontzat. Bere buruarekin duen harremanaz, izenaz, bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolari ez izateaz hitz egingo digu. Barre egin berarekin edo barre egin berari, nahi duzuna. Baina zatoz ikustera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!