Herritarrek aurrez aurre bozkatu ahal izan dute euren erakusleiho gogokoena, saltoki bakoitzean jarritako QR kodearen bidez.
Lehiaketaren atariko gisa, azaroan doako erakusleiho-apainketako prestakuntza saio bat eskaini zuen Udalak Kurtzio Kultur Etxean, Urtzi Zarate adituaren eskutik. Prestakuntzak harrera ona izan zuen, merkatarien artean interesa piztuz.
Epaimahai profesionalak, merkataritza eta diseinuko adituek osatua, abenduaren 26an bildu zen, eta hainbat irizpide hartu zituen kontuan: sormena, estetika, argiztapena eta merkataritza-jarduerarekiko koherentzia. Horren ostean, sariak banatu zituzten: Elektra ileapaindegiak jaso zuen epaimahaiaren lehen saria; Salem ileapaindegiak eta Maria Iturbe farmaziak, bigarrena; eta El Parcero izan zen herri-bozketaren irabazlea.