Korrikaren aurkezpen-jaia egingo dute domekan Sopelan

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 27a

Korrika martxoaren 26an igaroko da Uribe Kostatik.

24. Korrikaren etorrera berotzeko asmoz, Sopelako Udaletxeko plazan aurkezpen jaia egingo dute martxoaren 1ean, domekan. Ekimenak goiz osoko egitaraua izango du herritarrak euskararen aldeko ekimen erraldoirako berotzen has daitezen.

Egitaraua:

  • 12:00 "Sopelan ere euskara gara!" aurkezpena eta mezuaren irakurketa.
  • 12:15 Argazki erraldoia aterako da parte-hartzaile guztiakaz.
  • 12:30 "Gim eta jan" saioa Bolomaren eskutik, zunba eta beroketak egiteko, eta ondoren pintxo-jana.
  • 13:00 Ibilaldi musikatua herrian zehar, karaoke-poteo eta guzti.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun