Lanok 2025eko irailetik 2026ko urtarrilera bitartean egin dituzte, eta 10.000 metro koadro inguru hartu ditu jarduerak; bereziki, Ingestabaso eta Kalixeta kaleen inguruan. Udalak zehaztu du eremu horretan hainbat espezie inbaditzaile antzeman zituztela, besteak beste, luma-muturra, kanabera arrunta eta pitosporoa. Espezie horiek azkar hedatzen direla eta bertako landaredia ordezkatu egiten dutela argudiatu dute, ekosistemaren orekan eta paisaian eragin negatiboa sortuta.
Kentze-lanak egiteko, ale gazteak eskuz erretiratu dituzte, eta landare helduak makineriagaz erauzi dituzte eremu irisgarrietan. Horrez gain, loraldiko infloreszentziak ere kendu dituzte, haziak sakabanatzea saihesteko, eta hondarrak modu kontrolatuan kudeatu dituzte. Leheneratze-prozesua osatzeko, esku hartutako eremuetan espezie autoktonoak erein eta landatu dituzte, ingurunea naturalki berreskuratzen laguntzeko.
Udalak azldu du jarduketa hau Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bultzatutako Landare Inbaditzaileen aurkako Ekintza eta Estrategia Planaren barruan kokatzen dela, eta, horren bidez, Sopelak itsasertza babesteko eta natur-guneak zaintzeko konpromisoa indartu egiten duela.