Udalaren arabera, gaur egun itxiera Udaltzaingoak kontrolatzen du egunero, eta ezin da ez oinez ez ibilgailuz igaro. Hori horrela, larrialdi- eta garbiketa-ibilgailuak ezin dira hondartzara iritsi.
Eskaera hori martxoaren 4ko bilera baten ostean egin dute, eta Udalak argi utzi du bere kabuz ezin duela arrapalan esku hartu, ez baitira udalaren eskumenekoak. Hala ere, Mugarteak ez jardutekotan, Sopelak mahai gainean jarri du subsidiarioki esku hartzeko aukera, oinarrizko zerbitzuen sarbidea gutxienez bermatzeko.
Udalak, bestalde, Barinatxeko naturalizazio-proiektuagaz lotuta, lanak uda sasoian ez egiteko eskatu du. Gainera, proiektua aurrera eramanda ere, hondartzaren eguneroko funtzionamendua bermatzea galdegin du: garbiketa, sorospena eta osasun-zerbitzuak mantentzea, eta larrialdi-egoeretan behar bezala esku hartu ahal izatea ziurtatzea.