
Sopelako kuadrillen jaiaren testuinguruan antolatutako jaialdia arrastiko 17:00etan hasiko da. Lehenengo norgehiagokan kuadrillen arteko pala partida mistoa izango da; bertan, Irati Irastorza (Azkena eta Etxera) eta Gilen Madrid (Jaizblai) bikoteak, Leire Fuente eta Eneko Balboa (Katraska) izango dituzte aurkari.
Jaialdiko plater nagusia esku-pilota partida izango da: Titin III.a eta Elizegi, Goñi II.a eta Alduntzinen aurka arituko dira. Pilotari profesional ohiek nostalgiaz betetako norgehiagoka ikusgarria eskaintzea bermatuta egongo da; izan ere, Titin eta Goñiren arteko lehiak ikusmin handia piztuko du, biak ala biak pilotaren historiako aurrelari karismatikoenak izan baitira.
Jaialdiak helburu solidarioa du izango du: jasotako dirua euskal presoi elkartasuna adierazteko Zaballako espetxean egindako martxan hainbat herritarrek jasotako 96.480 euroko isunak ordaintzeko izango da. Sarrera lortzeko, errifak erosi beharko dira Etxekhi Berria edo Frontoi Tabernan.