Egun horretan, 09:00etatik aurrera, bizikleta prest jartzeko zerbitzua jarriko dute, hala nola, frenoak berrikusteko, gurpilak puzteko, etab. Helduentzako den ibilbidea hondartzeetako errepide eta bidegorrietatik pasako da, goizeko 09:30tan hasita. Behin udaletxera heltzen direnean, umeentzako bidea hasiko da; hau herriko kaleetatik joango da 10:15etik aurrera. Bi kasuetan, hasiera eta amaiera Udaletxeko plazan izango da eta, bertan, ibilbideei bukaera borobila emateko asmoagaz, gosaria eskainiko dute umeentzat.
Ekitaldi honegaz hondartza eta erdigunea lotzen dituen bidegorri-sarearen hobekuntza aurkeztuko dute eta umeei bere erabilera azalduko diete. Azpimarratu dutenez, bide honen bitartez, mugikortasun jasangarriago baten alde egiten du Udalak, hondartza eta erdigunearen artean txirrindularien eta oinezkoen mugikortasun alternatiba segurua eskainiz. Gainera, herriko kaleetatik egingo den ibilbideak kaskoaren erabilera eta zirkulazioaren oinarrizko arauak ikasteko balio egingo du.
Azkenik, adierazi dutenez, izen-emateko epea maiatzaren 12tik 31ra egongo da zabalik. Inskripzioa bi modutan egin daiteke: online sopela.eus orrialdearen bidez edo Kurtzio kultur etxera pertsonalki joanez.