Sopelako Udalak adierazi duen moduan, obren lizitazio prozesuagaz hasteko, egikaritze proiektua prestatu eta behin betiko onartu behar dute. Aurreikusi dutenez, proiektua ekainean onartuta egotea espero dute.
Bestalde, jakinarazi dutenez, maiatzaren erdialdean Hezkuntza Sailak Zipiriñe HLHI eskolaren estalkia handitzeko obrak hasteko baimena ere eskatu zuen; Udalak dagoeneko eman du baimen hori.
Udalak adostutako bi urrats horiekaz Hezkuntza Eraiki 2030 Azpiegitura Plan berrian ezarritako helburuak beteko direla ohartarazi dute. "Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko lankidetzari esker, 2024an inplikatutako administrazio guztiek eta hezkuntza komunitateak Sopelarako adostutako hezkuntza proiektuan aurrera egiten ari da, eta, gainera, udal-korporazioaren gehiengoaren babesa du", adierazi du Unai del Burgo alkateak.