Sopelak badu jai usaina

Izaro Garcia 2026ko ekainaren 26a

Badira urtero huts egiten ez duten hitzorduak, eta kuadrillen jaitsiera horietako bat da. Sopelako kaleak jendez bete dira beste behin ere, lagunak elkartu, mozorroak erakutsi eta jaiei hasiera elkarregaz emateko.

Irribarreak, musika, dantza eta umorea izan dira nagusi, baina aldarrikapenerako tarterik ere ez da falta izan. Kuadrilla batzuek etxebizitzaren arazoa mahai gainean jarri dute, eta beste batzuek, berriz, Sopelan bertan batxilergoa ikasi ahal izatea eskatu dute, mezuak eta pankartak baliatuz.

Azken batean, jaitsierak erakutsi du jaiak ospatzeko ez ezik, herriak kezkatzen duten gaiak kalera ateratzeko ere badirela. Hona hemen jaietako hasiera ikusgarri honek utzitako unerik onenak!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun