Jarduera batzuk bertan behera utzi behar izan bazituzten ere, Sopelaztarrek aurrera eraman zuten San Pedro Egunaren ospakizuna.
Goiz osoan, umeentzako puzgarriak eta tailerrak izan zituzten Zipiriñe eskolan. Meza nagusia bukatzean, kalejira egin zuten txistulariek eta erraldoiek animatuta. Ondoren, udaletxean elkartu ziren herritar guztiak dantza-emanaldiagaz disfrutatzeko: Eguzkilore taldeak eta Sopelako Meñakoz dantza-taldeak parte hartu zuten. Azkenik, amaiera borobila eman zioten goizari txorizo-janagaz eta bertso-jiragaz lagunduta.