Udako jaiak 2026

Dena prest dago Sopelako udako jaien bigarren txandarako!

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 8a

Uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte Larrabasterrako Karmen jaiak.

Sopelako Karmen jaiak uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte. Aurten, Kiribile Sopelako Eraztun Berdearen Aldeko Elkartea arduratuko da pregoia irakurtzeaz eta txupina botatzeaz. Musika-eskaintzari dagokionez, Etzakit, Rise to Fall, The Clams, Okiro Kume, Manny Calavera, Ziin and The Melody Breakers eta Xiberoots taldeek joko dute, eta Losa Gainean kontzertuak ere egingo dituzte txosnagunean.

Egitaraua:

Uztailak 15, eguaztena

  • 18:30 Parrillada, Jubilatuen Etxean.
  • 19:00 Poteo musikatua, Urgitxieta plazatik abiatuta.
  • 19:00 Jaien hasierako kalejira, Loiola Ander Deuna kaletik, surflariaren eskulturaren paretik, abiatuta.
  • 19:45 UK Foto elkarteak antolatutako Sopelako IX. Argazki Rallyaren sari-banaketa.
  • 20:00 Pregoia eta txupinazoa, Kiribile Eraztun Berdearen Aldeko Elkartearen eskutik.
  • 20:30 Umeentzako diskofesta, Urgitxieta plazan.
  • 20:30 Mi gran noche ye-yé musika-ikuskizuna, Jorge Cánovasen eskutik, Jubilatuen Etxean.
  • 21:00-00:00 Alkohol-kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko informazio-karpa, Urgitxieta plazan.
  • 22:15 Zezen-suzkoa, Urgitxieta plazan.
  • 23:00 Etzakit taldearen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 16, eguena
Karmen Eguna

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea eta tailerrak, Urgitxieta plazan,
    *0 eta 12 urte bitartekoentzat.
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro elizan.
  • 12:00 Kalejira, Barinatxe Txistu Taldeagaz.
  • 12:00 Hip, hip, ura euskarazko umeentzako animazioa, institutuko patioan.
  • 13:00 Lagun Artea Abesbatzaren kontzertua.
  • 17:00-20:00 Gazteentzako jolas-parkea, futbol-zelaian, 11 eta 16 urte bitartekoentzat.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-19:00 Txalaparta-tailerra, Urgitxieta plazan, Gertu Sopelaren eskutik.
  • 18:00 Triagoma-txapelketa, Iberoeta parkean, Nikola Basterretxea eta Mikel Altonaga «Kako»ren omenez.
  • 19:00 Pintxo-txapelketa, txosnagunean.
  • 20:00 Dantza-gaua: Nahas, Un’we eta Sangre y Clorofila dantza-pieza laburrakaz, institutuan.
  • 20:00 Txokolate-jana, Urgitxieta plazan, Gertu Sopelaren eskutik.
  • 20:15 XXXVII. Futbito Txapelketaren finalak, Urko kiroldegian. Ondoren, sari-banaketa.
  • 22:15 Zezen-suzkoa, Urgitxieta plazan.
  • 22:30 Rise to Fall taldearen XX. urteurreneko kontzertua eta The Clams taldearen Mujeres del Soul musika-ikuskizuna, Urgitxieta plazan.

Uztailak 17, barikua

  • 10:00-14:00 Karmen jaietako 3x3 txapelketa, Urko kiroldegian, Ugesaski taldearen eskutik. Umeen eta kadeteen kategoriak.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Urgitxieta plazan, 4 eta 12 urte bitartekoentzat.
  • 11:00-14:00 Arku-tiroko tailerra, Urkoko makaldian, D’Arco Sopela klubaren eskutik. Adin guztietarako; 10 urtetik beherakoek heldu bategaz joan beharko dute.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:00 Arku-tiroko tailerra, Urkoko makaldian.
  • 18:00-21:00 Karmen jaietako 3x3 txapelketa, Urko kiroldegian, junior eta senior kategorietan.
  • 20:00 El juego de la boca gaztelaniazko nagusientzako kale-antzerkia, institutuko patioan.
  • 20:30 Kuadrillen arteko playback-txapelketa, Iberoeta parkean.
  • 22:15 Zezen-suzkoa, Urgitxieta plazan.
  • 22:30 Okiro Kume eta Manny Calavera taldeen kontzertuak, Urgitxieta plazan.
  • 00:00-03:00 Puntu Morea zerbitzua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 18, zapatua
Egun tematikoa

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak, Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 12:00 Tavole testurik gabeko umeentzako zirku-ikuskizuna, institutuko patioan, Zirko Tzosko konpainiaren eskutik.
  • 12:30 Kalejira, Sopela Kantari taldearen eskutik.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Urgitxieta plazan. Txartelak Laiak, Etxehi Berria eta Kux Kux tabernetan eta Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira uztailaren 12ra arte. Helduak 15 euro
    eta umeak 8 euro.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Urgitxieta plazan.
  • 18:00 Sopelako V. Boxeo Jaialdia, Urko kiroldegian, amateur, emakumezkoen eta gizonezkoen borrokaldiekin.
  • 18:30 Jota-kontzertua, Acordes Navarros taldeagaz, Iberoeta parkean.
  • 22:00 Kodizia. Late Night gaztelaniazko nagusientzako kale-antzerkia, institutuko patioan, Barsanti konpainiaren eskutik.
  • 22:30 Ziin and The Melody Breakers eta Xiberoots taldeen kontzertuak, Urgitxieta plazan.
  • 00:00-03:00 Puntu Morea zerbitzua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 19, domeka

  • 10:30 Marmitako-txapelketa, Urkon. Kazolak 14:00etan aurkeztuko dira, eta ondoren sariak banatuko dituzte.
  • 11:00-13:00 Xake-jolas librea, Urgitxieta plazan, Izurde Beltzak elkartearen eskutik.
  • 11:00-14:00 Gazte eta helduentzako ur-parkea, Urko futbol-zelaian. Bainujantzia eraman beharko da.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 11:00-15:00 Artisautza-azoka, Urgitxieta plazan.
  • 11:30-14:00 Kalejira, Sopelako Panderojoleagaz.
  • 12:00 XXXIX. Folklore Bizian Jaialdia, Urgitxieta plazan, Camagua taldeagaz —Kuba—, Rico Benu Gas taldeagaz —Madagaskar— eta Andra Mari Dantza Taldeagaz —Galdakao—.
  • 13:30 Lasterketa nudista, Barinatxe hondartzan, Munarri Atletismo Taldearen laguntzagaz. Izen-ematea doakoa izango da eta egunean bertan egingo da.
  • 16:30 Familia, ume eta gazteentzako diskofesta, Urkon.
  • 16:30 Bitsaren jaia, Urkon.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Gatzarriñe kaleko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Gazte eta helduentzako ur-parkea, Urko futbol-zelaian.
  • 20:00 Losa Gainean kontzertuak, txosnagunean.
  • 21:00 Makil hotsak dantza-ikuskizuna, Urgitxieta plazan, Hika Teatroa eta Oinkari dantza-taldeen eskutik, UKEM Abesbatzaren laguntzagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun