Udalak azaldu duenez, berrikuntza horregaz Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkartea sustatzeko eta bultzatzeko konpromisoa indartuko dute. Elkarteko kideen ustez, akordioak Udala edo Eusko Jaurlaritza bezalako erakunde ofizialen aurrean ikusgarritasun handiagoa izatea ekarri du; eta merkataritza dinamizatzeko jarduera gehiago egiteko aukera ere eman die.
Ildo horretan, saltoki gehiago atxikitzeak funtsezko zereginak egiteko behar den laguntza ere indartzen duela azpimarratu dute; hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Hirigune dirulaguntzagaz lotutako kudeaketak. "Elkarteak erakunde batek interes komunen alde borrokatzea errazten du, interes horiek banaka lortzea zaila izango bailitzateke", gaineratu dute.
Udalak jakinarazi duenez, Gertu Sopela elkartea 33 saltokik osatzen dute; “prestakuntza, zerbitzuak eta aholkularitza bezalako arloetan sektorea hobetzen duen kolektibo" gisa aurkezten dira. Euren helburua Sopelako herritarrek bertako saltokietan erostean abantailez gozatzea da. “Sopelako elkartegintza komertziala indartzea lehentasun bat da, merkatarien elkarteak harreman komunitarioen, eta tokiko garapenaren eta herrien eguneroko bizitza zaintzearen aldeko apustua baitira", azaldu du Eder Garciak Toki Garapeneko zinegotziak.