Udako jaiak 2026

Gora auzoko ohiturak!

Izaro Garcia 2026ko uztailaren 17a

Santa Marina jaietan ohitura zaharrek badute lekua oraindino.

Uztaila iritsi orduko, Larrabasterrak badaki kaleak luzatu egingo direla, agurrak beroagoak izango direla eta "bost minuturako" irtendakoa gauerdira arte luzatuko dela. Santa Marinako jaiak ate-joka daude!

Santa Marina jaietan ohitura zaharrek badute lekua oraindino. Erromeriak, bertsoek eta elkarregaz batzeko modu horrek erakusten dute tradizioa ez dela erakusleiho batean gordetzen den zerbait; erabiltzen denean, bizi dela, hain zuzen. Eta hemen, belaunaldi batek besteari pasatzen dio lekukoa, kantuan, barre artean edo mahai baten bueltan. 

Kalejira, meza nagusia, ohorezko aurreskua, hamaiketakoa eta bazkaria izango dira egunean zehar, eta arrastian erromeriak emango dio jaiari azken bultzada. Baina egitarautik harago, horien atzean dagoena da garrantzitsuena: auzoko ohiturei eustea, elkar ikusteko aitzakia izatea eta belaunaldien arteko haria bizirik mantentzea.

Uztailak 20

  • 10:00 Kalejira Barinatxe Txistu taldearen eskutik. Motorrak berotzen hasteko plan ezin hobea!
  • 11:00 Meza nagusia Santa Marina Baselizan.
  • 11:30 Ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez.
  • 12:00 Bertaratzen direnentzat mokadutxoa egongo da, trikitiaren soinuagaz lagunduta.
  • 14:00 Bazkari herrikoia. Hurbildu zaitez zure lagun taldeagaz bazkaltzera!
  • 17:00 Patata tortilla lehiaketa. Nork prestatuko ote du tortilarik onena? Zure sukaldatzeko gaitasuna erakusteko unea da hau!
  • 18:00 Erromeria eta sari-banaketa. Gorputza mugitu gura? Hurbildu zaitez eta gozatu Santa Marinako jaiez!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun