Mankomunitateak azaldu duenez, 12 saio izango dira. Saioak urriaren 21ean hasiko dira eta urtarrilaren 27ra arte luzatuko dira, psikologo aditu baten gidaritzapean; eguaztenetan egingo dituzte, 16:30etik 19:00etara, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
Parte hartzeko izena urriaren 14a baino lehen eman beharko da, 688 699 454 telefonora deituta; eta izen-ematearen aurretik, gainera, aurretiko elkarrizketa bat egingo zaie parte-hartzaileei.