Udalerriko hezkuntza-errealitateagaz lotura duten eragile eta sektore desberdinek izango dute ordezkaritza kontseiluan: ikastetxeek, familiek eta guraso elkarteek, hezkuntza-arloko eragileek, udalerriko elkarte eta herritarrek eta hezkuntzagaz lotutako beste eragile batzuek.
Sopelako elkarteek eta hezkuntzan erreferente diren herritarrek kontseiluko kide izateko eskaera egiteko aukera dute. Horretarako, udalean formalki erregistratu behar dute ordezkari horren proposamena, urriaren 5a baino lehen, Udaleko erregistroan bertan edo udal egoitza elektronikoaren bidez.