Obren helburua Larrabasterrako Urgitxieta kaletik Gatzarriñerainoko trafiko-fluxua erraztea da, udalerria zeharkatzen duen eskualdeko trafiko handiaren ondorioz auto-pilaketak jasaten baititu. Horregaz batera, oinezkoen segurtasuna hobetzea bilatu da, errepidea altxatuz eta fresatutako asfaltoa jarriz ibilgailuen abiadura murrizteko. Proiektuak Urgitxieta kalea Urkoko hezeguneagaz zuzenean lotzen duen pasabide bat ere hartzen du barne.
Gatzarriñeko biribilgunea aldatzeko obrek atzerapen handia izan dute martxotik aurrera, data horretarako amaituta egon beharko baitziren. Horren arrazoiak bi izan dira: batetik, hasierako proiektuari aldaketa bat egin beharra, kostuak eta obra-unitateak handitu zirelako; eta, bestetik, Uren Partzuergoko saneamendu-sare nagusiko hiru kutxatila altxatu beharra. Udaletik eskerrak eman dizkiete Larrabasterrako bizilagunei, izandako pazientzia eta ulermenagatik.