
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak 2025ean abiatutako Bizkaian Bagara. Berbak zubi hiru urteko programaren barruko Gogoeta Saioak egitasmoaren parte da. Taupa mugimenduaren arabera, egitasmoaren helburuak euskaltzaleen elkar ezagutza elikatzea eta tokiko euskararen egoeraren inguruko gogoeta partekatua sustatzea dira.
Egingo dituzten hiru saioak, Taupa mugimenduaren bi teknikarik gidatuko dituzte; baina azken hiru hilabeteetako antolakuntzan, Sopelako herritar euskaltzalez eta udalaren teknikariez osaturiko talde txiki batek jardun du. Orain arte, 25 herritarrek baieztatu dute euren parte hartzea, baina parte hartzeko aukera oraindino dago irekita.
2025eko urritik 2026ko otsaila eta martxora bitartean, Sopelakoak bezalako saioak egin ziren Urdulizen eta Abanto-Zierbenan, tokiko eragile eta herritarren parte-hartzeagaz. Bestalde, Abadiñon ere egin zuten antzeko prozesua, eta 122 lagunek parte hartu zuten udalerriko erronka eta aukeren inguruko hausnarketan.
Hiru saioak urriko eguenetan egingo dituzte, 18:30etik 20:30era, Kurtzio Kultur Etxean. Lehenengoa, urriaren 1ean izango da; bigarrena, urriaren 15ean; eta, hirugarrena, urriaren 29an.