Sopelako Udalaren azken osoko bilkuran unibertsitaterako Bizkaibus lineak indartzeko eskaera onartu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismoa Sustatzeko Sailak erantzun positiboa eman dio udal-eskaerari. Mozio hau herriko auzokideek eta ikasleek Udalari A2166 linearen (Uribe Kosta - EHU) saturazio-arazoaren berri eman ziotelako aurkeztu zen osoko bilkuran; izan ere, ikasturte hasieratik gazte ugari goizeko lehen orduan autobusean igo ezinik geratzen baitziren, bereziki Larrabasterran.
A2166 linea indartzeaz gainera, A2161 Bizkaia Zubia - EHU linean ere 07:25eko zerbitzua indartuko da joaneko noranzkoan eta astegunetan, eta linearen ordutegiak aldatuko dira arratsaldeko lehen orduan zerbitzua areagotzeko. Etorriko noranzkoan errefortzuko autobus bat jarriko da orduan, 15:05etik 17:05era; hau da, tarte horretan maiztasuna 30 minututik 20 minutura igaroko da etorriko noranzkoan.