Ume eta gazteentzako Multikirola Egokitua programa abiatuko da bihar Sopelan

Iratxe Ugartetxea Muelas

Haszten elkarteak antzeko jarduerak antolatu ditu ere Getxon. © HASZTEN

Bihartik aurrera, hilak 8, Multikirola Egokitua programa berria hasiko da Sopelan, 8 urtetik gorako ume eta gazteei zuzendutakoa. Ekimena 2026-2027 denboraldian zehar garatuko da, urritik ekainera bitartean, eta S.D. Ugeraga, Haszten elkartea eta Sopelako Udalaren arteko elkarlanari esker jarri da martxan.

Udalak azaldu duenez, denboraldian zehar hainbat kirol eta jarduera egokitu landuko dira, betiere parte-hartzaile bakoitzaren behar, gaitasun eta erritmoetara egokituta. Saioak eguenero izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Sopelako frontoiko gimnasioan.

Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko, S.D. Ugeragaren 667 026 707 zenbakira deitu edo gilenmadrid@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo Haszten Elkartearen 699 609 588 zenbakira deitu edo info@haszten.org helbidera idatzi daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun