Udalak adierazi du obren helburua Akilino Arriola kalearen aurrean dagoen 3 urteko ikasleen sarreraren egitura aldatzea dela, ura sartzen delako euria egiten duenean. Egungo sarrera urdin koloreko egitura metaliko bat da, bi ate dituena, eta egitura osatzen duten hutsuneak beira sinpleek estaltzen dituzte. Egingo diren lanen bidez, metalezko egitura osoaren ordez itxitura bat eta aluminiozko errezel-horma bat jarriko dira, eta hutsuneak ura sartzea ekidingo duen beiraz estaliko dira.
Obren ondorioz, 3 urteko ikasleek ezin izango dute orain arte erabili duten sarrera erabili. Sarrera elizara ematen duen atetik egin beharko dute betiko orduan, 09:00etan, eta 2 urtekoen terrazaren ezkerraldean lerrokatu beharko dira. Eguerdian etxera bazkaltzera doazen ikasleak 2 urtekoen terrazatik irten beharko dira, eta arratsaldean leku beretik aterako dira ere.