Jon Aspuru surf filmen zuzendari euskaldun ospetsua bere artxibo historikotik abiatu da film berria sortzeko, “Euskal Herriko irudi onenak” biltzen dituena, bere hitzetan. Gainera, Goofy Footers taldeak dokumentalerako soinu-banda konposatu du, eta zuzenean joko du emanaldian. Taldea Gonzalo Atelak (Arketypo), Eneko Ajangizek (EzEzEz), Xabi Barrutiak (Sillita) eta Alvaro Olaetxeak (EzEzEz) osatzen dute.
Proiekzioak hasiera emango dio X. Sopela Surf Business Meeting-ari, urriaren 22tik 23ra izango dena. Ekitaldiaren lehen egunean, eguenean, hitzaldiak, elkarrizketak eta mahai-ingurua egongo dira, eta bigarrenean, barikuan, surfaren industriako tokiko eta eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldi teknikoa egingo da. Lantegi hau Jon Aspuruk emango du, eta sare sozialetarako nahiz euskarri digitaletarako irudien eta bideoen sorkuntza eta tratamendua izango ditu hizpide.
Dokumental eta kontzerturako sarrerak eskuragai daude https://sarrerak.sopela.eus/ webgunean, 5 euroan. Bestetik, Sopela Surf Business Meeting-ean izena eman daiteke https://surfbusinessmeeting.eus/participar-parte-hartu/ webgunean.