Eusko Jaurlaritzak Loiolako babes publikoko etxebizitzen behin behineko esleipendunen zerrenda argitaratu du

Iratxe Ugartetxea Muelas

Sopelako Loiola eremuan 24 babestutako etxebizitza eraiki dira. © SOPELAKO UDALA

Loiola eremuan eraikitako 24 etxebizitzen behin behineko esleipendunen zerrendaz gainera, Jaurlaritzak itxaron zerrendak eta errolda antzinatasuna ez egiaztatzeagatik prozeduratik baztertutakoen zerrenda argitaratu du ere, Sopelako Udalak jakinarazi duenez. Informazio guztia Etxebideren webgunean kontsulta daiteke.

Udalak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, udalak lagatako lursailetan, alokairurako babestutako etxebizitzen (VPO) sustapen bi garatu ditu legealdi honetan, haietako bat Loiola eremuan (Telleri kalean). Udalak gogorarazi du etxebizitza horien esleipen prozedura 2025eko abenduan hasi zela.

Jaurlaritzak babes publikoko etxebizitzen beste sustapena Asu eremuan (Loiola Ander Deuna kalean) garatu du, eta 30 etxebizitza horien esleipena ebaztear dago 2026ko martxotik, udalak adierazi duenez. Horregaz batera, udalak zehaztu du Asuko sustapenean 33 etxebizitza eraikiko direla, baina hortik hiru etxebizitza Uribe Kostako Mankomunitateko zerbitzu sozialen esku utziko direla.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun