Deialdia hirugarren sektore sozialeko irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta dago. Helburua herritarren ongizatea, gizarteratzea eta parte-hartzea sustatzen dituzten egitasmoei bultzada ematea da, baita herriko komunitatearen arteko loturak sendotzea ere.
Laguntzak eskatu ahal izango dituzte Sopelan jarduerak egiten dituzten erakundeek, baita beste nonbait kokatuta egon arren sopeloztarrei zuzendutako proiektuak garatzen dituztenek ere.
Proiektu bakoitzak gehienez 5.000 euro jaso ahal izango ditu, betiere jardueraren kostu osoaren % 50 gainditu barik. Deialdia irailaren 29an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Interesa duten elkarteek urriaren 20ra arte izango dute eskaera aurkezteko aukera, Sopelako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo dagokion erregistroan.
Deialdiaren xehetasun guztiak Udalaren webgunean kontsulta daitezke.