Txapelketako 64 onenen kanporaketako 13. txandan hasi zuen bere ibilbidea Dominguezek eta serieko onena izan zen, 13.37ko puntuazioagaz. Hurrengo fasean, 32 onenen kanporaketan, txandako bigarren puntuaziorik onena lortu zuen, 10.76koa. 16 onenen arteko kanporaketan, Sopelakoak 10.33ko puntuazioa lortu zuen, eta horri esker lehen postuan jarraitu zuen. Final laurdenetan, Dominguezek 14.17ko balorazioa lortu zuen, eta finalerdian, 13.30ekoa. Azkenik, finalean garaipena lortu zuen sopeloztarrak gizonezkoen kategorian, 14.17ko puntuazioagaz.
Leticia Canales 32 onenen kanporaketako 4. txandan lehiatu zen lehen aldiz txapelketan, eta hurrengo fasera pasatu zen 10.00eko puntuazioagaz. 16 onenen kanporaketa 9.27ko balorazioa lortu eta berriz aurrera egitea lortu zuen. Hala ere, final laurdenetan kanporatu zuten, eta bosgarren postuan geratu zen emakumezkoen kategorian.
Saio Ortega gazteak txapelketako bere ibilbidea 40 onenen kanporaketako 1. txandan hasi zuen, eta 8.76ko puntuazioa lortu ostean, hurrengo fasera igaro zen. Haatik, 32 onenen kanporaketan kanporatu zuten eta hamazazpigarren postuan geratu zen bere kategorian.