Udalak azaldu du parte hartu gura dutenek baldintza batzuk bete beharko dituztela: Sopelan erroldatuta egotea, aurretik rola bete ez izana, euskaraz jarduteko gaitasuna izatea, batzordeko bileretan parte hartzea, pertsonaien balioak errespetatzea eta abenduaren 24ko harreran parte hartzeko konpromisoa hartzea. Gainerako ekitaldietako partaidetza borondatezkoa izango dela zehaztu du Udalak, eta jantziak norberak lortu beharko dituela gehitu du, nahiz eta Udalak laguntza eskainiko duen behar izanez gero.
Interesa dutenek urriaren 19tik 30era bitartean eman behar dute izena, dokumentu hau betez eta Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta Kalea 11) edo udaletxean aurkeztuz.