Udalak azaldu duenez, Trokabide kaleko eta Etxebarri zeharbideko lanak amaitu ditu jada, 100.670,26 euroko inbertsioa izan dutenak. Enrique Urrutikoetxea kalean hasi berri diren lanen ostean, Atxabiribil, Arabeta, Gatzarriñe eta Urkoko kirol-instalazioak lotzen dituen bidea eta Loiola Ander Deuna 180 zenbakiaren ondoko bide auzotarra hobetzeko lanak hasiko dituela gehitu du.
Udalak zehaztu du bai Enrique Urrutikoetxea kaleko lanak bai horien ondoren hasiko direnek bi asteko egikaritze-epea izango dutela, aurreikuspenen arabera. Nolanahi ere, Udalak herritarrei lanen garapenaren berri emango diela adierazi du.