Udalak azaldu duenez, parte hartzen duten komertzioetako batzuk eskuragarri dituzten bonuak agortzear daude, eta herritar askok ere agortu dituzte jada eskuragarri zituzten 10 euroko 6 bonuak. Hala ere, herritarrek puntuak pilatzen jarraitu dezakete, urriaren 23an eta azaroaren 6an eta 20an aurreko bi asteetan puntu gehien pilatu dituzten 100 pertsonen artean 10 euroko 20 bonu zozkatuko baitira, eta azaroaren 27an, kanpaina osoan puntu gehien pilatu dituzten 50 pertsonen artean 300 euroko sari bat, 200 euroko bi, 100 euroko hiru eta 50 euroko lau. Horregatik, Udalak azpimarratu du garrantzitsua dela aplikazioari adi egotea, herritarrek zozkatutako bonuren bat egokitu zaien jakiteko.
Gogoratzearren, puntuak lortzeko modu ezberdinak daude: kanpainan gastatutako euro bakoitzak puntu bateko balioa du, bost saltoki desberdinetan erosketak egiten diren bakoitzean 25 puntu gehigarri lortzen dira, eta hirugarren deskontu bonua trukatu ondoren aktibatzen den kanpaina baloratzeko testa betetzen duten lehen 100 pertsonek 20 puntu gehigarri jasotzen dituzte.
Kanpainari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, empleo@sopela.eus helbidera idatzi daiteke, edo 94 406 55 00 zenbakira deitu.