Udalak adierazi duenez, zerbitzuak honako hondakin hauek onartuko ditu: etxeko tresna txikiak eta sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxian), sakelako telefonoak eta kablea, pinturak, disolbatzaileak eta aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak eta tintazko kartutxoak, kapsulak (metalezkoak zein plastikozkoak), pilak, eta CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.
Informazio gehiago eskuratzeko, garbiker.bizkaia.eus/eu webgunea kontsultatu daiteke, edo 944 034 090 zenbakira deitu.