Zabalik dago Sopelako KZguneko azaroko ikastaro eta hitzaldietan izena emateko epea

Iratxe Ugartetxea Muelas

Sopelako KZgunea Kurtzio Kultur Etxeko beheko solairuan dago (Mendieta Kalea 11).

Sopelako Udalak azaldu duenez, azaroan zehar teknologia berrien inguruko ikastaro eta hitzaldiak eskainiko zaizkie herritarrei KZgunean, denak gaztelaniazkoak eta aurrez aurrekoak.

Udalak jakinarazi du hauek izango direla azaroan eskainiko diren ikastaro eta hitzaldiak: ofimatika tresnak (LibreOffice), azaroaren 2tik 13ra, 16:00etatik 18:00etara; Google itzultzailea, azaroaren 16an, 16:00etatik 18:00etara; adimen artifiziala, azaroaren 18tik 20ra, 18:00etatik 20:00etara; WhatsApp (mezularitza aplikazioa), azaroaren 23tik 25era, 16:00etatik 18:00etara, eta Facebook (sare soziala), azaroaren 26tik 30era, 16:00etatik 18:00etara.

Ikastaroetan izena emateko, KZguneko webgunean egin daiteke (behar izanez gero, bideotutorial hau prestatu dute KZguneko kideek), 944 033 406 zenbakira deitu daiteke, edo aurrez aurre egin daiteke KZgunean, Sopelako Kurtzio Kultur Etxeko beheko solairuan (Mendieta Kalea 11), astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara (aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 94 406 55 05 zenbakira deituz edo hall-kulturala@sopela.eus helbidera idatziz).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun