Egitaraua

Sopelako Udalak herriko hainbat eragilekaz batera Gau Beltza ospatzeko egitaraua prestatu du

Iratxe Ugartetxea Muelas

Jarduerak udaletxeko plazan eta inguruetan garatuko direla adierazi du Sopelako Udalak.

Udalak adierazi duenez, iraganean Euskal Herrian eta Sopelan sustraituta zegoen eta azken urteetan indarberritzen ari den usadioari eustea eta bultzatzea da helburua. Zipiriñe eskola, Lagun Artea, Soineder Udal Musika Eskola, Meñakoz kultur elkartea, Ukem eta Urepel abesbatzak, Merkatarien elkartea, Sopela BHI, Ander Deuna ikastola eta Zipiriñeko Gurasoen Euskara Batzordea aritu dira Udalagaz elkarlanean egitaraua antolatzeko.

Egitaraua:

Urriak 31, zapatua

  • 16:30 6 urtetik gorako umeentzako tailerrak, udaletxeko plazan.
  • 18:30 Kalejira, batukada batek lagunduta. Hiru geldialdi izango ditu: lehenengoan, musika eskolako ikasleek abestuko dute; bigarrenean, txalaparta-emanaldia izango da; eta, hirugarrenean, Urepel, Lagun artea eta Ukem abesbatzek abestuko dute.
  • 19:30 Disko festa eta photocall-a.
  • 20:00 Txokolatada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun