Hiru saioak Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta Kalea 11) egingo dira, arrastiko 18:30etik 20:30era. Lehenengo saioa urriaren 1ean izango da, bigarrena urriaren 15ean, eta hirugarrena urriaren 29an.
Udalak azaldu duenez, euskarak Sopelan bizi duen egoeraz hausnartuko da (ezagutza, erabilera, aukerak, hutsuneak, erronkak...), eta bertaratzen diren herritarrek ateratzen dituzten ondorioak proiektuaren parte hartzaileakaz eta tokiko hedabideakaz partekatuko dira.
Sopelako Udalak eta egitasmoaren bultzatzaileek dei egin diete herriko euskaltzale, elkarte eta herritar guztiei, saioetan parte har dezaten eta beren proposamenak eraman ditzaten.