Eguenean, hilak 5, "Mendi Tour" zine saioa eskainiko dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta kalea 11). "Mendi Tour" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko zinema jaialdian aurkezten diren pelikula onenak biltzen dituen zirkuitua da. Proiektatu diren pelikulak honako hauek izango dira: "Aldabide", "The road we never rode" eta "Trango". Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak jada eskuratu ahal dira Kurtzio Kultur Etxean eta Sopelako Udalaren webgunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!