14 talde lehiatu ziren Bizkaiko 3x3 U17 txapelketan. Finalerdietan, alde batetik, Fundacion Bilbao Basket Fundazioa 2 taldeak Tabirako Baque 1 Fem garaitu zuen, 20-13, eta, bestetik, Rehabilitaciones Bilcover XXI Ugeraga Sopela irabazi zion Gernika KESB 1 taldeari, 9-12.
Horrela, bi talde irabazleek finalera igaro eta Euskadiko txapelketarako pasea eskuratu zuten ere. Azkenik, Ugeraga Sopelak garaitu zuen Bilboko taldea finalean, eta Bizkaiko titulua lortu. Horrez gainera, Tabirako Baque 1 Fem hirugarren postuan sailkatu zen, eta Gernika KESB 1 laugarrenean.