Hauek dira egin diren aldaketa nagusiak: Sertutxatik Sabino Aranarako eta Urdulizerako sarbidea moztuta egongo da, eta irteera eta bide alternatiboak Akilino Arriola eta Olabide kaleetatik egingo dira; Urdulizerako noranzkoa Zubigunetik moztuta egongo da, eta bide alternatiboa Olabide kaletik bideratuko da, eta Luabide kalean debekatuta egongo da zirkulazioa, garajeetarako sarrera salbu.
Udalak gogorarazi duenez, uztailaren azken astean hasi zituen Sertutxa kaleko saneamendu sarea berritzeko lanak, 480.418,94 euroko aurrekontua duen jarduera. Era berean, Zubigane kaleko zati bat berrurbanizatuko da, oinezkoen mugikortasuna errazteko eta metro geltokiaren inguruko segurtasuna indartzeko.