Familia ugariak ez dira zergen murrizketen onuradun bakarrak izango. Izan ere, Plusbalioaren zergak ere murrizpenak izango ditu. Pertsonen artean ondasunak transmititzeko zerga honek %90eko bonifikazioa izango du eskualdatzea ezkonlagunen artean denean eta horietako baten heriotza baten ondorioz ematen denean. Aipatu deskontua nagusiei zuzenduta dago.
Horrez gainera, tokiko Udalak jakinarazi du bestelako zerga guztiak izoztuko dituela 2015rako. Erabaki hauek hartzerako orduan, bi faktore izan dituzte kontutan: Udaleko diru-kutxak onbideratuta egotea eta hainbat familiak bizi duten egoera ekonomiko larria. Izan ere, krisi ekonomikoa hasi zenetik, udalerriko langabezia tasa %6tik %12ra igo da.