Lan horien ondorioz, 1.300 metro koadroko berdegunea irabaziko du auzoak. Gainera, aparkaleku gehiago izango ditu inguru horrek. Horrez gainera, eraikinen artean dauden plazetan eserleku berriak eta umeentzako espazioak sortuko dituzte. Hala ere, lan horiek aurrera eramateko aurreikusita zegoena baino denbora gehiago behar izango dute.