2015/02/13 Arrastian
Elortzako Ikasleen Guraso Elkartearen ekimenez, barikuan, otsailaren 13an, aratusteak ospatuko dituzte Urdulizko herri-eskolan. Elkarteak jakinarazi duenez, arrastiko 4etatik aurrera ikastetxeko patioak hartuko du Inauteri jaia. Gauzak horrela, aita-amek, neska-mutilek, irakasleek, zentroko beharginek eta lagunek disko festaz eta txokolate janaz disfrutatzeko aukera izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!