Ertzaintzaren arabera, gidaria 42 urteko gizonezko urduliztarra zen. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizonak Triumph Spring modeloko motorraren kontrola galdu du eta malda batetik erori da. Istripua ikusi duen lekuko batek Larrialdi Zerbitzura deitu du eta biktima laguntzen saiatu da, anbulantzia bidean zen bitartean. Bertaratu diren osasun langileek ezin izan dute ezer egin, gizonezkoa daborduko hilik topatu baitute. Ibilgailua eraman eta epaileak gorpua altxatu arte ertzainek trafikoa erregulatu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak istripuari buruzko ikerketa abiatu du.