Urdulizko eskubaloi campuserako 40 toki gelditzen dira

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 22a, 10:00

Mungian egiten dute Uribe Campusa. © Urdulizko eskubaloi taldea.

Daborduko 1997 eta 2004 urteen bitartean jaiota­ko neska-mu­ti­lek izena mean dezakete, Urdulizko esku­ba­loi taldeak eta Uribeko esku­baloi eskolak udarako antolatu duten Uribeko Campusean. Bi erakundeek za­bal­du dutenez, Campusaren zazpi­garren edizioaren lehenengo txandarako 10 toki baino ez dira gelditzen eta bigarrenerako 30. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango da lehenengoa, eta bigarrena, uz­tailaren 13tik 19ra. Plazak mugatuak direnez, horiek agortu arte inskrip­zioak heltzen diren or­denan banatuko dira. Hori de­la eta, izen-emate fitxa ahalik eta las­terren betetzeko deia egin dute.

Campusa Mungiako Larramendi ikastolan eta inguruetan egingo dute. Bertan, gazteek eskubaloian jokatuko dute, hondartzan zein pistan, begi­raleakaz zein elitezko jokalariakaz. Haiekaz solastatzeko aukera ere izango dute. Gainera, tailerrak, gau­belak, ur-jar­duerak eta kanpoko jo­koak izango dira. Izena emateko, interesatuek klu­­­bare­kin harremanetan jarri eta erreserba baieztatu ostean, 375 euro­ko diru-sarrera egin beharko dute Ur­dulizko saskibaloi-taldearen kontuan. Banku-agirian campusera joango den kirolariaren izen-abizenak ipini beharko dira. Horren ostean, izen-emate orria eta gurasoen baimena bete eta klubera bidali ahal izango da. Bueltan taldeak dena ondo dagoela konfirmatu eta campuseko argibideak bidaliko ditu posta elektronikoz.
Argibide gehiagorako: campusbase@urduliz.com / 692 705 161

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun