Gainera, ipar-mendebaldeko haizea saihesteko, plazan estalkia handituko da, ireki eta itxi ahal izango den estalpen sistema mugikor baten bidez. Aipatutako lanek udalerriko Agenda 21 egitasmoan zenbait sendiek egindako eskaerari erantzuten diote. Obra nagusia Azkayo SL enpresa algortarrak egingo du eta, guztira, 225.000 euro bideratuko dira. Antsonekoa plazan 2013ko amaieran jarri ziren estalkiak lehen aldiz.