Korrika 19

Korrika badatorrela abisatzeko azoka izango da domekan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 14a, 10:00

Ekimenaren kartela.

Hilaren 24an eskualdetik pa­satu­ko da Korrika. Euskararen lasterketa­ra azken auzokidea ere batu dadin Ur­dulizen Korrika materialaren azoka antolatu dute domekarako.

Euria egin ezean, Antsonekoa plazak hartuko du merkatua goizeko 11:30etik aurrera. Bestela, Elortza eskolako patioak hartuko du ekimena. Bertan, Etxeandia garagardoak eta Inola emakume -elkarteak egindako txistor-pintxoak dastatu, eta Elortzako IGEk eta sokatira-taldeak antolatutako umeen jolasez gozatu ahal izango da. Goizeko 12:30ean sokatira-erakustaldia izango da, eta  13:00etatik aurrera bertsotan ibiliko dira Maddalen Arzallus, Joanes Igeregi eta Jone zein Imanol Uria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun