Osakidetzak 2016ra arte atzeratuko du Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalearen inaugurazioa. Hala jakinarazi zuen Javier Bilbao bertako alkateak, martxoaren 30ean aipatutako eraikinaren obrak bisitatu ostean. Bisita hori alkateak berak eskatuta egin zen, bertatik bertara jakin gura izan duelako zelan doazen obrak; Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia ere bertaratu zen. Alkatearen arabera, "normala da mota honetako azpiegitura bat modu antolatuan eta apurka zabaltzea". Horren albotik, adierazi duenez, "Urdulizko eta inguruetako herritarrek eta Osakidetzako profesionalek zerbitzu honetara egokituz joan behar dugu". Ospitalea Getxo eta Mungia arteko auzokideak artatzeko eraiki dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!